Erasoak eraso, kalera ateratzeko eguna Los Angeleseko Harrotasun Egunean
Los Angeleseko Harrotasun Egunak milaka lagun bildu ditu. Orlandoko sarraskiak zabaldu duen beldurrak ez du jendea etxean utzi eta LGTB mugimenduak bizirik dagoela erakutsi du. 50 pertsona hil eta beste 53 zauritu utzi zituen larunbatean Orlandoko (Florida) Pulse klubeko erasoaren egileak. Bestalde, ordu batzuk lehenago, Indianan, 20 urteko James Wesley Howell atxilotu zuen Poliziak, Los Angelesera bidean zela gidatzen ari zen kamioia armaz eta lehergailuz beteta zegoela konturatzean. Gazteak berak azaldu zuen LGTB mugimenduko kideen aurka egitea zela bere helburua. Gertaera hauek, ordea, ez dute aurrenekoz 1970ean egin zen LGTB mugimenduaren aldeko AEBko lehen festa geldiarazi. Ostera aldarrikapenaren zentzuak indarra hartu du, Los Angeleseko Harrotasun Egunean parte hartu dutenek erakutsi duten moduan. “Gaur gure eguna da. Ezkontzeko eskubidea lortu genuelako borroka amaitutzat jo dute askok, baina ez da horrela”, adierazi du desfileko partaide Austyn de Lujok. Orlandokoak erakutsi du arrazoi duela. Los Angeleseko desfilean lehenengo urtea dutenak ere badaude: “jendea kikildu nahi dute, etorri ez gaitezen”, “pozik nago hemen nagoelako. Polizia asko dago eta seguru sentitzen naiz”. “Ez diot Islamari errua botatzen. Hori egitea denok jasatzen dugun homofobiatik arreta galtzea da; norbanakoak eta herrialde honetan armak lortzeko erreztasuna dira errudunak”, gehitu du de Lujok.
Artículos Relacionados
Eman izena Gehituren Whatsapp taldean

Gure ekintzen berri izan nahi Whatsapp bidez? Zure mugikorreko kontaktuetan Gehituren zenbakia sartu 607 829 807 eta bidali ALTA hitza eta IZEN-ABIZENAK, hedapen-zerrendan sar zaitzagun. Mezu horiek jasotzeari utzi nahi izan ezkero berriz, bidali BAJA hitza.