
- Este evento ha pasado.
26/10 Txarriboda Pasaian – Txarriboda en Pasaia
26 octubre, 2019 | 8:00 am - 5:00 pm
Txarriboda Pasaian – Txarriboda en Pasajes
Data / Fecha: urriak 26, larunbata
Kokapena / Ubicación: Pasaiako Frontoia
Mireiak eta Imanolek ezkongai bikote perfektua osatzen dute. Zorionaren irudi dira. Ezkondu egin dira gaur eta Patxi Bilbaok, emaztegaiaren aitak eta Ipertrolako handi-mandiak, antolatu du ospakizun gala. Festa itzela.
–“Gaur txerrien antzera, jan, edan eta dantza egitea nahi dut!”
Hitz horiekin egingo die harrera gonbidatuei. Guztiak bertan daudela dirudienean, ordea, Txusa azalduko da aretoan.
Gizon gorputzean bizi den emakumea da Txusa eta Imanolen aitaren azken bikotea izan zen hura hil artean. Mireiak gonbidatu du ezkontzara. Emakumea atsegin du eta aukera polita iruditu zaio. Imanolek Txusa hobeto ezagutu eta bere aitarena gaindu ahal izateko. Baina ezuste hau beste askoren hasiera besterik ez da izango eta ezkontza behar zuenak, Txarriboda izaten amaituko du.
Partaideak: Patxi González, Iñaki Maruri, Kepa Errasti, Iñigo Aranbarri, Sandra Fdez. Agirre eta Juanjo Otero.