
- Este evento ha pasado.
Sex Sua Eskoriatzan
26 noviembre, 2023

Sex Sua musikalaren 3 emanaldi Harrotasunaren Antzerkia programaren udazkeneko zikloan.
Udaberriko emanaldien ostean, Harrotasunaren Antzerkia abian da berriz ere. Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteek sortutako programa honek LGBTI+ kolektiboaren eskubideak sustatu nahi ditu antzerkiaren bitartez eta 2023an Elur Etxearen Sex Sua musikala babestu du.
Andoni Mutiloak idatzi eta antzezten duen obra honek ligatzeko aplikazioei buruz eta bertan sortzen ari diren komunikazio kode berrien inguruko gogoeta sustatu nahi du umorearen bitartez.
Informazio gehiago https://elur.eus/agenda/ webgunean.