Udako kanpaina bukatzeko urtero, xanistebanen atarian, kontzertu bat antolatzen du herrian Harri Beltza elkarteak. Hiesaren kontrako lanean jarduten duen elkarteak, udalaren laguntzarekin, flauta laukote bat ekarriko du herrira hilaren 31ko (igandea da) elizako kontzerturako: Los Caballeros del Traverso. 19:30ean hasiko da musika emanaldia. 20. ekitaldia du kontzertu honek, eta beti uztaileko azken egunean egin ohi izan da. Claudy Arimany, Lorea Gurrutxaga, Pedro Jose Rodriguez eta Juan Jesus Silguerok osatzen dute flauta laukotea. Kalitate eta eskarmentu handiko musikariak dira. Josune Cousillas udaleko Kultura zinegotziak eta Joseba Errekalde Harri Beltzako lehendakariak aurkeztu dute kontzertua. Udal ordezkariak elkartearen jardun kulturala nahiz soziala aitortu ditu, eta herritarrak animatu ditu hilaren 31ko, nahiz urtean zehar Harri Beltzak egiten dituen beste jardueretan parte hartzeko.
Joseba Errekalde Harri Beltzako lehendakaria eta Oiartzungo kultura zinegotzia
Iturria: http://oarsoaldea.hitza.eus/2016/07/22/flauta-laukote-bat-harri-beltzaren-20-kontzertuan/
Artículos Relacionados
Eman izena Gehituren Whatsapp taldean
Gure ekintzen berri izan nahi Whatsapp bidez? Zure mugikorreko kontaktuetan Gehituren zenbakia sartu 607 829 807 eta bidali ALTA hitza eta IZEN-ABIZENAK, hedapen-zerrendan sar zaitzagun. Mezu horiek jasotzeari utzi nahi izan ezkero berriz, bidali BAJA hitza.