GIBaren gaia duen film labur bat (fikzioa, dokumentala edo animazioa) finantzatu eta produzitzeko lehen proiektu- eta ideia- lehiaketa aurkezten du GEHITUk. 2016ko abenduaren 1ean HIESaren Mundu Eguna ospatzen da, eta egun horretantxe jakinaraziko da proiektu irabazlearen izena; irabazleak 2000 €-ko saria izango du film laburra egin ahal izateko.

 

PROPOSAMENEN ORIGINALTASUNA, BIDEGARRITASUN TEKNIKOA, KALITATEA ETA BALIO ETIKOAK BALIOETSIKO DIRA

 

GEHITUko kideok uste dugu kultura, gizartea eraldatzeko ez ezik, gizartea kontzientziatu eta sentsibilizatzeko ere lagungarri izan daitekeela, kulturak beste baliabide batzuek ez duten indarra duelako. Gainera, gaur egungo mundua gero eta bisualagoa da eta kontsumo azkarra sustatzen du, baina horrek ez du oztopo izan behar guk aldarrikatzen ditugun gizarte-interes eta balioen aldeko borrokan. 

 Jaitsi hemen lehiaketaren oinarriak  Jaitsi hemen lehiaketaren gortina