Albiste txarrak LGTB eskubideentzat, berriro ere. Errepublikarren, frantziako eskuineko alderdi nagusia, primariotako hauteskundeetako lehen itzuliko emaitzetan ustekabeko irabazle moduan François Fillon atera du, zeinaren jarrerak berdintasunezko ezkontzaren eta homoparentalitatearen aurkakoak, aski ezagunak diren. Gustukoena zena nagusiki, eta LGTB aktibismoaren “esperantza”, Alain Juppé, bigarren postuan gelditu da, baina Fillonengandik distantzia luzera, eta bere aukerak gutxituz doaz, behin hirugarrenak, Nicolas Sarkozy, bigarren itzulirako bere Fillonenganako babesa adierazi duenean.

Errepublikarren primarioetako emaitzak garrantzia handikoak dira: bertatik irtengo da ia segurtasun osoarekin Marine Le Penen, Fronte Nazionala mutureskuineko hautagaia, aurka arituko den hautagaia lehendakaritzarako hauteskundeetako azken itzulian, datorren urteko maiatzaren 7an (beti ere, argi dago, bi aste lehenago ospatzen den lehen itzulian, hautagaietako batek ere bozken %50a lortzen ez badu). Analista guztiek aurreikusten dutenez, ez hautagai sozialistak, dena dela, ezta honen ezkerretik aurkezzten den edozeinek ere ez duela lortuko bigarren itzulira pasatzea(horrela aurreikusten dute inkesta guztiek, eta ez du ematen kasu honetan kale egingo dutenik).

Duela egun batzuk arte, senaturako borroka Errepublikarren artean Nicolas Sarkozy eta Alain Juppéren artekoa zen. Duela bi urte argitaratutako argitalpen batean hitz egiten zen Sarkozy eta Alain Juppéren arteko adostasunik eza LGTB gaietan, ordurako Sarkozyk berdintasunezko ezkontza indargabetzea agintzen zuen boterera iristen bazen, eta Juppék berriz, berdintasunezko ezkontzaren eta adopzio homoparentalaren alde alderatua:

legea hasieratik bukaeraraino berridatzia izan behar duela esan dut, baina nahiago baduzue indargabetu egin behar dela esango dut beste berri bat egiteko, frantsesez gauza bera da. Horrela nahiago baduzue, gutxi kostatzen da” zioen Sarkozy orduko presidenteordeak, Sens commun, berdintasunezko ezkontzaren aurkako mugimenduen harira jaiotako mutureskuineko mugimendu politikoan. Handik gutxira Sarkozy indar politiko horren lehendakaritzarekin egin zen, hilabete batzuk beranduago “Errepublikarrak” izenagatik aldatuko ziolarik.

Ordurako Sarkozyren aurkaria Juppé, Bordeleko alkatea, izango zela pentsatzen zen, politikari moderatua eta oso ezaguna, ez zuena partiduko lehendakarigaitzarako bere hautagaitza aurkeztu eta nahiago izan zuena primarioetarako karta jokatu,pentsatuz hiritarren aurrean jokaleku “ireki” batek, eta ez bakarrik militateen aurrean, abantaila emango ziola. Izatez Juppék gustukoen ematen zuen Sarkozyren aurrean . LGTB kolektiboarentzat albiste on bat izanik, Juppérrek LGTB kolektiboaren alde eginiko bira ikusita. Bordeleko alkateak bere “prozesua” hasi zuen 2012ko urrian bere blogean sarrera bat argitaratuz, non LGTB aktibistekin elkartu ondoren bere ikuspuntuak ulertzen zituela zioen, nahiz eta berak nahiago izan ezkontza zibila, ez zela berdintasunezko ezkontzaren aurkari. Beranduago modu argiagoan baieztatu zuen berdintasunezko ezkontza gizarte frantsesean integraturik zegoela eta legearen berridazketa baten aurka aitortu zen, azkenik 2014ko azaroan, adopzio homoparentalaren alde agertuz, “erreflexio heldu” baten prozesuaren ondoren.  

François Fillon, ezusteko… desatsegina

Nicolas Sarkozy berak, nahiz eta bere ezagutza maila altua Frantziatik kanpo inoiz ez zen benetan izan gustukoen herrialdeko lehendakari gisa errepikatzeko, LGTB gaian aldaketa propioak egin zituelarik (Juppék eginikoa baino dezente handinahikeri gutxiagorekin). Aurreko urtarrilean bere iritzi berria ezagutzera eramaten zuen gaiaren inguruan bere bizitza politikoa errepasatzen zuen liburu batean: “biziki” atsekabetzen zen sexu bereko bikoteen arteko ezkontza zibilaren konpromezua ez aprobatzearen damu agertzen zen egin ahal izan zuenean, eta berdintasunezko ezkontzaren inguruan, nahiz eta referendum batean bozkatua izan behar zuela argudiatu, behin onartua ezin zela atzera eraman. “ gai bat da zeinaren inguruan, onartu beharra daukat,eboluzinatu egin nahizela” onartzen zuen. Por tous eta Sens communeko aktibista homofoboen artean harridura sortu zue bira bat izan zen.

Aktibista horien artean zeudenek hirugarren bati bozka eman diote, François Filloni, beragatik duela aste batzuk inor duro bat ematen ez zuelarik, baina bozka eguna irtsi ahal bere hautagaitza aparra bezala igo da. Izan ere, igande honetako inkestek Sarkozyrekin berdinketa bat aurreikusten zuten bigarren postuan, eta honi postua kentzeko aukerarekin. Ez da bakarrik hori gertatu, baizik eta Fillon modu erabatekoan ezarri dela, %44,2 lortuz, Juppéren %28,3ren aurrean eta Sarkozyren %20,8ren aurrean. Primarioen bigarren buelta, beraz, Filon eta Juppéren artean izango dira, baina lehena da gustukoen bezala nabarmentzen dena, eta ez bakarrik bere 16 puntuko abantailarengatik. Sarkozyk berak bere laguntza eman baitio Juppéren aurka. Ezkerraren bozkaren mobilizazio handi batek bakarrik (gogoraraziko dugu Errepublikarrak primarioetan biztaleria guztira irekiak daudela) galarazi dakioke irabaztea, oso posiblea ematen ez duena.

Zergatik pentsatzen dugu Fillonen hautaketa albiste txar bat dela? Lehenik eta behin, Srakozyren lehen minstro izan zenak 2007 eta 2012 bitartean, Juppérekin alderatuz eta Sarkozy berarekin ere, berdintasunezko ezkontzaren aurka aurkezten jarraitzen da. Ez da harritzekoa: dagoeneko 1982an homosexualitatearen despenalizazioaren aurka agertu zen, 1999 PACS(Pacte Civile de Solidarité, berdintasunezko ezkontzaren aurrekaria zen bikoteen lege mugatua)delakoarekin gauza bera egin zuelarik.

Fillon, harro agertuz gai honen inguruan “gauza bera esaten, beste batzuen aldean”, zeintzuk berdintasunezko ezkontzaren legea “berridatzi” egingo dutela esan duten homoparentalitatearen inguruko gaiak aldatzeko. Konkretuki, sexu bereko bikoteen adopzioa ezabatuko luke (“adopzio sinplea” bakarrik mantenduz, hau da, bere guraso biologikoekin loturak izaten jarraitzen duten umeak jasotzeko formula bat). Dagoeneko sexu bereko bikoteen artean eta gizonezko bikotekide ez duten emakumeetan debekatua dagoen Laguntza bidezko ugalketarako tekniken sarbidearen legedia zehatzagoa egiteko ere lan egingo da, atzerrian haurduntza subrogatuaren bidez jaiotako umeen erregistroaren debekua ere emango delarik( nahiz eta kasu honetan aldaketa legalak Europako jurisprudentziarekin talka egin: Europako Giza Eskubideen Auzitegiak dagoeneko Frantzia bi aldiz kondenatu du arrazoi honengatik).

Ikusiko dugu zer gertatzen den datorren igandean azaroak 27an, primarioetako bigarren txanpan, Baina, dirudien moduan, Fillon Errepublikarren hautagai bihurtzen bada eta Marine Le Penen aurkari, LGTB kodean bozkatzen dutenek ez dute arrazoi berezirik izango baten edo bestearen alde bozka emateko. Dena dela, LGTB kolektibarentzat garai ilunak iragartzen dituen egoera bat izango da Frantziakoa.

 

Iturria:http://www.dosmanzanas.com/2016/11/el-triunfo-de-francois-fillon-en-las-primarias-de-la-derecha-francesa-augura-tiempos-oscuros-en-materia-lgtb.html