Gehitu, Euskal Herriko, lesbiana, gay, bisexual eta transexualen elkarteak, Donostiako Udalaren eskutik  aurten ere ekainak 28aren inguruan egitaraua prestatu du, bertan   oinarrizko bi ekintzekin hartuko delarik parte.

Batetik dagoneko burutu den ekainak 18ko harrotasun martxa egin zen Biarritzen Iparraldeko Les bascos, AMPGYL eta Taupada batukada taldearekin batera, Orlandoren gertakizunek une garrantzitsua izan zutelarik bertan. Gainera ezaguna den harrotasun festa antolatu dugu larunbata ekainak 25ean 00:00etatik aurrera Egiako kultur etxean, ohikoa denez edonorentzat doako sarrera eskaintzen da.

Bestetik, aurten lehen aldiz, Gros auzoko Cataluña plazan LGTB festa herrikoia antolatu dugu arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Bertan hainbat ekintza burutuko dira; batetik, umeekin tailerrak egingo dira 17:00etatik 18:30etara hala nola, LGTB erreferenteak eredutzat hartuz marrazkiak egingo dira, aurpegi margoketa, marrazki txapelketa eta ipuin kontaketa nahiz musika izango dira. Bestalde, 19:00etatik 19:30etara LGTB bideoklip musikalen proiekzio emanaldi bat egongo da. Jarraian, arratsaldeko 19:30etan manifestua irakurriko da eta Orlandoko atentatu homofoboaren aurkako omenaldi moduan puztarri batzuk askatuko dira. 20:00etan Taupada batukadak girotuko du  ospakizuna eta 20:30etan gerturatzen den ororentzat mokadutxoak eskainiko dira, musika alaiez zipriztindurik.Arratsalde guztian zehar informazio mahai bat izango dugu  bertan Gehitu , AMPGYL eta Amnistia Internacionalek parte hartuko dugularik.

Azkenik, atseginez aipatuko genuke nahiz eta Ekainak 28rako egitarau berezi bat egiten saiatu, Gehitu Elkarteak urte guztian zehar eta gizarte osoari irekiak hainbat motatako ekintza ludiko eta aldarrikapenekoak egiten dituela, besteak beste mendi irteerak, liburu aurkezpenak, festak, antzerkien emanaldiak, hitzaldiak, film emanaldiak, jardunaldiak baita aldarrikapen asmoa dutenak ere, harrotasun festan parte-hartzea, Abenduak 1eko parte-hartzea, lilatloia, GIBaren prebentzioa, hezkuntza, emakume eguna ospatzea, sari banaketa, manifestazioak…Ekintza guzti hauek herritarrek egina eta herritarrentzat baitira.

 

 

Guzti hau esanda  Ekainak 28a gurekin batera ospatzera animatzen zaituztegu guztioi