Atzo Gehituko kide batzuk Donostiako Goienetxe Fundazioak Eibar eta Arrasaten dituen Garaguneak bisitatu genituen. Garaguneak adimen desgaitasuna duten pertsonentzat Gipuzkoako foru Aldundiko gizarte politika sailarekin hitzartutako eguneko zerbitzua dira.

Garagune hauetara egunero doazen pertsonek flyer informatiboekin bilduko dituzte udaran euskal festetan zehar banatuko ditugun GIBaren prebentziorako dosiak, kondoi eta gel dosi batekin.

Atzo, egin behar duten lana burutzeko prozesua azaldu genien eta behar duten materiala eraman genien; eta bidez batez Gehituren zeregin eta helburuez, genero eta sexoafektibitate aniztasunaz eta pertsona guztiok dugun bizitza sexual eta afektibo osoaz gotzatzeko eskubideaz  hitzegiteko aprobetxatu genuen.  

Saioa bereziki aberasgarria gertatu zen parte hartu genuen guztiontzat eta elkarrekin lanean aritzeko beste aukera asko sortuko direla espero dugu.

 

Goienetxe fundazioko webgunea – Web de fundación Goyeneche

 


Varias personas de Gehitu visitamos ayer los Garagunes que la fundación Goyeneche de San Sebastián tiene en Eibar y Arrasate. Los garagunes son un servicio diurno para personas con discapacidad intelectual concertado con el departamento de política social de la Diputación foral de Gipuzkoa.

Las personas que acuden a estos dos Garagunes diariamente van a envolver una dosis de material preventivo del VIH junto con información práctica que luego desde Gehitu repartiremos en las fiestas de las localidades vascas este próximo verano.

Acudimos ayer a explicarles el objetivo de la colaboración y a llevarles material, y aprovechamos para presentarles qué es Gehitu y hablarles sobre la diversidad sexoafectiva y de género y el derecho que todas las personas tenemos a una vida sexual y afectiva plena.

La jornada fue excepcionalmente positiva para todos los que participamos en ella y esperamos poder seguir colaborando en acciones conjuntas.