Mugen Gainetik garapenerako lankidetza bideratzen duen elkarte bat da, herrialde ezberdinetako bidegabekerien berri zabaldu nahi du eta pertsonak sistema ororen erdigunean kokatu. Horretarako bereizkeriarik gabeko printzipio, ahalduntze eta genero parekidetasuna ahalbidetzen ditu, pertsona ororen giza eskubideak bermatuko dituen politika publikoak aldarrikatu eta gizakien ordez merkatuek lehenesten dituzten politiken aurka lan eginaz. Elkartasuna ez duela asmo onera mugatu behar ez eta balizko egitura-aldaketen zain egon uste du eta horregatik ekintzaren aldeko apustua egiten du. Zentzu horretan herrialde txirotuetan garapenerako lankidetzako egitasmoak bideratzen ditu eta gizarte eraldaketarako hezkuntza sustatu orekatua izango den giza eta lurralde berrantolaketa baten alde lan egiten du, parte-hartze, jasangarritasun, gizon eta emakumeen arteko parekidetasun, bizi kalitate, justizia eta duintasuna oinarri hartuta.
Giza eskubideen aldeko borroka honetan, nazioarteko testuinguruan bereziki kaltebera den LGTBI kolektiboari bideraturiko prozesu bati heldu dio, aniztasunaren balioa ikusarazi eta kultura gizarte eraldaketarako tresna gisa erabiliaz. Ibilibide honetan ezinbestekoa da, ahaleginak batu eta LGTBI erakundeekin batera lan egitea. Hori dela eta sustatua da Gehiturekiko harremana, giza eskubideen aldeko eta konkretuki LGTBI kolektiboaren eskubideen aldeko ibilibide bateratua jorratzeko.
Related posts
Bilatu
Eman izena Gehituren Whatsapp taldean
Gure ekintzen berri izan nahi Whatsapp bidez? Zure mugikorreko kontaktuetan Gehituren zenbakia sartu 607 829 807 eta bidali ALTA hitza eta IZEN-ABIZENAK, hedapen-zerrendan sar zaitzagun. Mezu horiek jasotzeari utzi nahi izan ezkero berriz, bidali BAJA hitza.