Irailak zinema-kolorea ematen dio magazin honi. Ezin zuen bestela izan Sebastiane sariak 22 edizio betetzen baititu Donostiako Zinemaldiko 69. edizio honetan. Gainera, ezin dugu ahaztu zinema eta “homosexualitatearen” kontzeptua urte berean sortu zirela eta bikiak balira bezala hazi direla. Izan ere, zinemaren eta LGTBI kolektiboaren osasuna elkar hartuta joan dira. Horregatik GEHITUko bazkideei logikoa iruditu zitzaien Donostiako Zinemaldia euren LGTBI sariarekin hornitzea eta haziarazi egin zuten duela 9 urte Sebastiane Latino sariarekin.

DESKARGATU EZAZU PDF FORMATUAN