Pasa den asteartean, apirilak 26, Realeko Euskal Ligako Kadeteak entrenamendu berezi bat burutu zuen. Real Sociedad Fundazioak antolatutako ekintza batean, Gehituk (Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkartea) tailer bat eman zuen Zubietan dibertsitate afektibo-sexualari eta familiarrari buruz, dauden errealitate desberdinak normalizatzen laguntzeko, bai nortasunari dagokionez bai sexu orientazioari dagokionez, adin goiztiarretatik.

Real Sociedad Fundazioaren eta Gehituren artean izenpetutako hitzarmenari esker, Realeko oinarriko taldeetako jokalariak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailarekin lankidetzan, lehen eta bigarren heziketako ikastetxeetan eman ohi diren tailerrez baliatu ahal izango dira.

Astearteko esperientzia oso aberasgarria izan zen, eta Realeko prestakuntzako futbolaren arduradunek zein Gehituko arduradunek, hala nola futbolari kadeteek egindako balorazioa oso positiboa izan zen.