Gizonekin sexua izaten duten gizonak (GSG): osasun publikoarentzako egoera kezkagarria – Hombres que tienen sexo con hombres (HSH): una situación preocupante de salud pública. Daniel Zulaika
A lo largo de la última década, el número de nuevas infecciones por VIH en el País Vasco se mantiene relativamente estable, con una media de 175 casos/año. Sin embargo, en esta evolución, el colectivo de hombres que tienen sexo con hombres tiene un peso cada vez mayor.
Azken hamarkada honetan, GIB bidezko infekzio berrien kopurua nahikoa egonkor mantendu da Euskadin, urtean batez beste 175 kasu izanik. Hala eta guztiz ere, bilakaera horretan gizonekin sexua duten gizonen kolektiboak gero eta pisu handiagoa du.
Hain zuzen ere, 2012. urtean, bi infekzioetatik bat (% 49) kolektibo honen barruan gertatu zen (2001ean GIB bidezko infekzio berrien % 19 ziren GSGak). Kontuan hartzen badugu jarduera homosexualak dituzten gizonak biztanleria osoaren % 2,5 inguru izan daitezkeela, benetan kezkatzeko moduko eragina duela esan nahi du horrek.
Baina hori ez da gertatzen ari GIBarekin loturik bakarrik, baizik eta, baita ere, sexu-transmisioko beste infekzio batzuekin ere, hala nola sifiliarekin eta gonokoziarekin.
Orokorrean hartuta, sexu-transmisioko infekzioen kopurua modu ikusgarrian handitzen ari da azkeneko urte hauetan. Azkeneko bost urteetan (2007-2011) Euskadiko Sexu Transmisioko Infekzioen kontsultetan erregistratutako sifili berrien kasuak (hau da, infekzio berriak) aurreko bost urteetan (2002-2006) baino 5 aldiz gehiago izan dira (kontsultan erregistratutako kasu horiek behatoki eta lagin txiki baina aldi berean adierazgarri bat dira maila orokorrean gertatzen ari dena jakiteko). Aldiz, gonokozia kasuak bikoiztu egin dira.
Globalmente el número de infecciones de transmisión sexual está aumentando de forma espectacular en los últimos años. (…) Este aumento de las ITS vuelve a afectar de forma principal a los hombres que tienen sexo con hombres: el 74% de los casos de sífilis y el 43% de los casos de gonococia registrados entre 2005 y 2011 en las consultas de ITS de Osakidetza, correspondíó a este colectivo.
STIen igoera honek, berriro ere, gizonekin sexua duten gizonei eragiten die nagusiki: 2005 eta 2011 urte bitartean Osakidetzako STIen kontsultetan erregistratutako sifili kasuen % 74 eta gonokozia kasuen % 43 kolektibo honi dagozkio.
Ziurrenik, gizonekin sexua duten gizonen artean sexu-harreman arriskutsuak areagotu daitezen eragiten ari diren faktoreak asko eta era askotakoak izango dira: egungo belaunaldiek ez dute ezagutu hiesaren izurritea gogortasun handieneko urteetan, eta GIB gauza urrun bezala ikusten dute; GIB kronifikatu izanak, halaber, larritasun-sentsazio hori gutxitu egin du. Beste alde batetik, Internet bidez komunikatzeko eta harremanak egiteko ohitura berriek ere erraztu egiten dituzte sexu-harreman arriskutsuak. Gainera, badago kontuan hartu beharreko beste faktore oso garrantzitsu bat, hots: beste STI batzuk izateak (sifilia, gonokozia eta abar) erraztu egiten du GIB kutsatzea.
Además, hay otro factor muy importante a tener en cuenta, que es que que la presencia de otras ITS (sífilis, gonococia, etc.) favorece la transmisión del VIH.
Kontuan hartu behar da, une honetan, gizonekin sexua duten gizonak GIBarekiko eta sexu-transmisioko beste infekzio batzuekiko zaurgarritasun bereziko egoera batean aurkitzen direla.
Beste alde batetik, ezin dugu ahaztu gaur egun GIBak berarekin loturiko arazo garrantzitsu bat duela, hots, diagnosiaren atzerapenarena. GIBaren infekzioetatik erdiak gutxi gorabehera berandu detektatzen dira, hau da, immunitatearen hondamen maila aurreratu samarra dagoenean.
Horrek ondorio bikoitza du: alde batetik, maila indibidualean, diagnostiko berantiarra duten pertsonek pronostiko okerragoa dutelako eta, beste alde batetik, osasun publikoaren mailan, birusa kutsatzen aritu daitezkeelako horren jakinaren gainean egon gabe. Izan ere, kutsatuta daudenik ez dakiten eta GIB eramaile diren pertsonak dira infekzio berrien % 50 kutsatzen dituztenak.
Alrededor de la mitad de las infecciones de VIH se detectan tarde, es decir con un nivel avanzado de deterioro de la inmunidad. Esto tiene una doble consecuencia: por una parte a nivel individual, ya que las personas con diagnóstico tardío tienen peor pronóstico y, por otra parte, a nivel de salud pública, ya que pueden estar transmitiendo el virus sin ser conscientes de ello. De hecho se estima que las personas portadoras del VIH que desconocen estar infectadas son las que transmiten el 50% de las nuevas infecciones.
Egoera horren aurrean, eta nahiz ez den gurea bakarrik, mendebaldeko mundu osoan zabalduta baitago, osasunaren alorreko nazioarteko erakunde nagusiek (OME, CDCek, Gaixotasunen prebentziorako eta kontrolerako Zentroek) diagnostiko goiztiarra eta GIB probak sustatzen dituzten estrategiak bultzatzea gomendatzen dute. Zehatzago esateko, bereziki kolektibo zaurgarriak direnei, esate baterako, harreman homosexualak dituzten gizonei GIB proba urtero eskaintzea gomendatzen dute.
Gomendio horrek garrantzi berezia hartzen du, batez ere, Emis Inkestek eskainitakoak bezalako datuak ikusten ditugunean (gizonekin sexua duten gizonei Internet bidez egindako lehen inkesta europarra), eta horren arabera, kolektibo horren % 56k ez dute inoiz GIB probarik egin.
Adierazitako guztiagatik, Osasun Sailak GIB proba urtero egitea gomendatzen die harreman homosexualak dituzten gizonei. Eta hori Osakidetzako kontsultetan, GKEen lokaletan, botika-dendetan eta abarretan egin daiteke.
Azkenik, gogorarazi nahi dut 2012an Osakidetzak sexu-transmisioko infekzioen on-line kontsulta bat abiarazi zuela, proba pilotu gisa, gizonekin sexua duten gizonei bereziki zuzendua. Horri esker, kolektibo honetako edozein pertsonak guztiz modu anonimoan jo dezake kontsultara, Osakidetzaren www.osakidetza.euskadi.net/sida webgunean kokatua, eta GIBarekin eta STIekin loturik duen egoera argitu dezake.
Laburbilduz, GSG kolektiboaren barruan infekzio hauek egon badaudela ohartu behar dugu, egoera ezezaguneko pertsonekin ditugun sexu-harremanetan prebentzio-neurriak hartu behar ditugu eta GIB testa urtero egin behar dugu.
El Departamento de Salud recomienda la realización anual de la prueba del VIH a los hombres que tienen relaciones homosexuales. (…) Cualquier persona de este colectivo puede acceder de forma totalmente anónima a la consulta, ubicada en la web de osakidetza www.osakidetza.euskadi.net/sida, y puede resolver su situación en relación al VIH y a las ITS.
Daniel Zulaika
Hies eta STI Planaren Koordinatzailea. Donostia.
Related posts
Bilatu
Eman izena Gehituren Whatsapp taldean

Gure ekintzen berri izan nahi Whatsapp bidez? Zure mugikorreko kontaktuetan Gehituren zenbakia sartu 607 829 807 eta bidali ALTA hitza eta IZEN-ABIZENAK, hedapen-zerrendan sar zaitzagun. Mezu horiek jasotzeari utzi nahi izan ezkero berriz, bidali BAJA hitza.