Askotariko gorputzak.
Gorputza eta hura gobernatzen eta gizartearentzat onargarri egiten duten ohiturak eta ezaugarriak boterearen politiken eta narratiben isla baino ez dira. Gorputz horretan elkartzen dira sexua, generoa, arrazak, tamainak, neurodibergentziak eta desgaitasunak. Horiek guztiak ikusezin bihurtzen saiatu eta saiatzen dira.
Aniztasunean oinarritutako heziketa integralik gabe LGTBIA+ kolektiboa ulertu ezin daitekeen moduan, ez dago kapazitismoa deseraikitzeko eta aniztasuna lantzeko modurik desgaitasun/aniztasun funtzionalaren inguruko heziketarik gabe. Zapaldutako eta ikusezin bihurtutako pertsona gisa, guri dagokigu gurutzatzen gaituzten ardatzak eta, pribilegioak izateagatik, gurutzatzen ez gaituztenak hautematea, ardatzok gurutzatzen dituzten gorputzak ere gizartearen partaide izan daitezen.
Magazine honetan honi guztiari eman nahi diogu ikusgaitasuna: ardatz guztietako gorputz disidenteei, loditasunari, desirari, desgaitasunari eta eskubide osoz bizitzeko beharrari, estandarrekin bat ez datorren gorputza izateagatik gizarteak mugarik jarri gabe.
Related posts
Bilatu
Eman izena Gehituren Whatsapp taldean
Gure ekintzen berri izan nahi Whatsapp bidez? Zure mugikorreko kontaktuetan Gehituren zenbakia sartu 607 829 807 eta bidali ALTA hitza eta IZEN-ABIZENAK, hedapen-zerrendan sar zaitzagun. Mezu horiek jasotzeari utzi nahi izan ezkero berriz, bidali BAJA hitza.