Munduan gu bezalako beste inor ez zegoela noizbait pentsatu dugunok ondo dakigu zein garrantzitsua den aniztasun afektibo-sexualaren erreferenteekin haztea eta heztea.
Erreferenteen zaku huts hori betetzen laguntzeko, LGTBIQA+ pertsonari buruzko erakusketa prestatu du Gehituk, Urbilekin lankidetzarekin.
Erakusketa hori osatzen duten panelak aukeratzeko hiru irizpide hartu dira kontuan: generoen arteko parekotasuna errespetatzea erakusketa osatzen duten pertsonaiak hautatzerakoan, historiako aro guztietako pertsonaiak izatea, eta azkenik, arlo guztietakoak izatea (literatura, zinema, kirola,…).
Horrela elkartzen dira erakusketa berean, besteak beste, Leonardo Da Vinci, Carmen Burgos, Sor Benedetta, Pier Paolo Pasolini, edo Chavela Vargas.
Gure historiari buruz gehiago ikasteko aukera paregabea, inondik inola, eta nola ez, nerabeei eta hain gazte ez direnei era askotako erreferenteak ezagutzera emateko parada ezin hobea da Urbilen ikus daitekeen erakusketa hau.

Argibide gehiago, hemen.