Sexuafektibitate eta nortasun aniztasuna eszenatokira
Aurten ere martxan jarri dugu Harrotasunaren Antzerkia proiektua. Hauek dira helburuak:
Euskal ume eta helduak sexuafektibitate aniztasunak, familia eredu anitzen aukerak eta genero-nortasunari zor diogun begiruneak ekartzen duten aberastasunaz sensibilizatu.
LGTBI kolektiboa ikustarazi, aurreiritziak eta estereotipoak desegiteko asmoz
Haur eta nerabeentzat LGTBI kolektiboaren inguruko erreferente positiboak eskaini.
Helduak eskola arloan diskriminazioa eta bullyinga sahiesteko beharrezkoa den jarrera proaktiboaz kontzientziatu.
Euskal Herriko biztanlegoari arlo honetan lanean gauden profesional eta elkarteei buruzko informazioa eta aholkua eskaini.
Hemengo gazteek sexuafektibitate anitzaren, familia mota anitzen, eta transexualitatearen inguruan duten jarrera aztertu eta informazioa lortu.
Beraien orientazio sexuala edo genero-nortasunagatik errefuxiatuak diren pertsoen errealitatea aditzera eman.
Antzerkia arte eszenikoak arlo honi buruzko hezkuntza-baliabide moduan erabili
Lau antzezlan dira aurten ere, katalogo berri bat eskainiz. Lan guztiak Euskal Herrian sortutakoak dira, profesionalak, berriak, eraldatzaileak
Hizkuntzari dagokionez, 3. euskaldun , laugarrena, Ocaña, gaztelaniaz.
Era berean, saio bakoitzean hitzaldi txiki bat egin nahiko genuke, gure lanaren helburuak , familia-eredu eta sexuafektibitate anitzen errealitatea azalduz eta gure lana gaurko euskal gizartean beharrezkoa izatearen zergatiak argitzeko.
Informazio gehiago behar baduzu, idatziguzu info@gehitu.org helbidera
Related posts
Bilatu
Eman izena Gehituren Whatsapp taldean
Gure ekintzen berri izan nahi Whatsapp bidez? Zure mugikorreko kontaktuetan Gehituren zenbakia sartu 607 829 807 eta bidali ALTA hitza eta IZEN-ABIZENAK, hedapen-zerrendan sar zaitzagun. Mezu horiek jasotzeari utzi nahi izan ezkero berriz, bidali BAJA hitza.