Italiako Diputatuen Ganberak sexu bereko pertsonen ezkontza arautuko duen legea onartu du, Matteo Renziren Gobernuak sustatutakoa hain zuzen ere, baina bikote horiei ez zaie haurrak adoptatzeko eskubidea aitortuko.
Legeak aldeko 372 boto, kontrako 51 eta 99 abstentzio jaso ditu, gaurko bozketan.
Renzi buru duen Alderdi Demokratako kideek txaloka jaso dute legearen onarpena, “pertsona askorentzat jai eguna” izango zelakoan.
Hilabeteak iraun du Parlamentuko eztabaidak, eta zuzenketa ugari sartu behar izan dituzte, baina aurrerantzean ordenamendu juridikoaren barruan egongo da sexu berekoen ezkontza, eta bestelako bikoteen eskubide eta betebehar gehienak izango dituzte, nahiz eta haurrak adoptatzeko aukerarik ez izan.
Artículos Relacionados
Eman izena Gehituren Whatsapp taldean
Gure ekintzen berri izan nahi Whatsapp bidez? Zure mugikorreko kontaktuetan Gehituren zenbakia sartu 607 829 807 eta bidali ALTA hitza eta IZEN-ABIZENAK, hedapen-zerrendan sar zaitzagun. Mezu horiek jasotzeari utzi nahi izan ezkero berriz, bidali BAJA hitza.