Käffka ikusteko datak
SINOPSIA: 2049. urtean gaude. Sistemarentzako nerabezaroa kontrolatu beharreko etapa bat da. Pasioak ez du lekurik gizarte berri honetan. Nerabeen pasioek eragin ditzaketen arriskua eta kaosa ekidin nahian sortu dira Käffka eremuak.
Kontestu honetan ezagutuko dira gure bi protagonistak, Lirian eta Orion.
Estreinaldiak / Estrenos:
- Otsailak 15: Soreasu Antzokia (Azpeitia).
- Martxoak 5: Lugaritz E.K. (Donostia)
- Martxoak 7: Muskiz.
- Martxoak 22: Aita Mari antzokia (Zumaia).
- Maiatzak 3: Igorre
- Maiatzak 13: Soraluzeko Polikiroldegia
- Maiatzak 14: Lasarte-Oriako Manuel Lekuona antzokia
- Ekainak 2: Debako Frontoia
- Ekainak 3: Debako Frontoia
- Urriak 23 Käffka Kafe Antzokian (Bilbo)
- Urriak 25 Käffka Civivox Iturraman (Iruña)
- Urriak 30:Käffka Elgoibarren
- Azaroak 27 Käffka Irunen
- Abenduak 3 Käffka antzezlana Oñatin, ikasleentzat
- Abenduak 3 Käffka antzezlana Oñatin irekia
- Abenduak 11 Käffka Ondarroan
- Abenduak 15: Käffka Pasaian
- Urtarrilak 2: Käffka Abadiñon
- Otsailak 28, 2020: Käffka Ataunen
Urte beteko lanaren ostean, gure kideen buruan sorte zen ametsa gauzatu da: bertan dugu Käffka antzezlanaren estreinaldia.
Gehitu, Ortzadar LGBTk eta Kamikaz Kolektiboak sortu dugun antzezlan hau Euskal Herriko nerabe eta haien inguruko pertsona guztiengana iritsi beharko luke.
Käffka ez da maitemintzen diren bi nesken istorioa kontatzera mugatzen. Käffka-k gure gizartearen arauei buruz hitzegiten digu, norbanakoek beraien bidea aukeratzeko duten askatasun ezaz hitzegiten digu.
Sortzaileek (Testua Kamikaz Kolektiboa, Musika Paula Olaz, Argiak Joel Crespo), eta zuzendariek (Amancay Gaztañaga, Erika Olaizola) nerabeentzat pentsatutako lan dinamiko, bizi, alai eta hunkigarri bat sortu dute.
Ezin ahaztu, aktoreen lana zoragarria da. Bertan parte hartzen dute:
Edurne Azkarate
Iraia Elias
Oier Guillán
Mikel Ibarguren
Amaia Irazabal
Ikusi behar duzue!
Aurrekari moduan, hemen duzue Teaserra
Eta informazio gehiago ezagutu nahi baduzu, hemen dossierra
Proiektu hau gauzatzeko, Kutxaren eta BBKren laguntza jaso dugu. Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura arloak sustatzen duen Meta 2018 crowdfunding kanpainaren bitartez norbanako askok eta askok lagundu digute. (teaserraren azken orrian ikus ahal ditzakezue haien izenak)Hemen irakurri ahal duzu estreinaldiaren kritika
Related posts
Bilatu
Eman izena Gehituren Whatsapp taldean
Gure ekintzen berri izan nahi Whatsapp bidez? Zure mugikorreko kontaktuetan Gehituren zenbakia sartu 607 829 807 eta bidali ALTA hitza eta IZEN-ABIZENAK, hedapen-zerrendan sar zaitzagun. Mezu horiek jasotzeari utzi nahi izan ezkero berriz, bidali BAJA hitza.