Epaimahairen akta

GEHITUk, Euskal Herriko lesbiana, gay transexual et bisexualen elkarteak eta bere izenean elkarte honetako bazkide diren Joseba Errekalde, Lander Bergés, Blanca Ortega, Alec Espeleta, Aritz Dendategi eta Nicolás Subirán-ek osatutako Sebastiane Sariaren Epaimahaiak, erabaki du XX. SEBASTIANE saria,

“MONOS” (2019), Alejandro Landes zuzendariaren filmari

ematea honako arrazoi hauek direla eta:

Dikotomia binarioa lausotzen den mundu batean; MONOS filmak gauza guztien bi aldeetan eta inon ere ezartezen ez den istorioa eskaintzen digu. On eta txarren filmak, gay eta heteroak, gizonaren eta emakumearen arteko bereizketa, biktima eta gaizkilea… benetako eztabaidetatik kanporatzen gaituzten binomioak dira. Indarkeriari, sexualitateari edo gizarte desberdintasunei buruzko eztabaidak.

Zinema mailan Alejandro Landes-ek ez ditu goi-lautadak, oihanak eta ibaiak eszenatoki gisa erabiltzen, talde bateko egoera emozionalak azaltzeko baizik. Talde horretan, agintari moral bakarra Rambo deitzen da eta pertsonaia queer bat da.