Sexu askapenaren alde urratsak eman dira diskurtsoan baina eta praktikan? Zenbat Orlando txiki dago munduan eta gurean? Homofobia eta transfobia ez da iraganeko kontua eta horregatik kalera aterako dira gaur LGTBI kolektiboko kideak eta, oro ar, sexu askapenaren alde dauden herritarrak. Gurean izan ditugu Medeak taldeko Josebe Iturrioz, Gehituko Aintzane Muguruza eta Ibai Fresnedo sexu askapenerako militantea.
Askapen prozesua aurrera eraman eta bizitzeko modu desberdinak jarri dituzte hiru lagunek mahai gainean. Gehitutik normaltasuna lortzea jarri dute helburu, Iturrioz eta Fresnedok berriz, normalitatea iraultzea. Ekainaren 28a ulertzeko moduez, borroka eta jaiaz ere hausnartu dugu baita LGTBI kolektiboak egun Euskal Herrian duen osasunaz ere.
Erreferentzia egin diogu Xabi Aizpurua Ugarte lagunak kaleratutakoiritzi artikulu honi.
FUENTE: http://info7.naiz.eus/es/info_i7/20160628/normaltasuna-lortu-edo-normalitatea-irauli
Artículos Relacionados
Eman izena Gehituren Whatsapp taldean
Gure ekintzen berri izan nahi Whatsapp bidez? Zure mugikorreko kontaktuetan Gehituren zenbakia sartu 607 829 807 eta bidali ALTA hitza eta IZEN-ABIZENAK, hedapen-zerrendan sar zaitzagun. Mezu horiek jasotzeari utzi nahi izan ezkero berriz, bidali BAJA hitza.