Opil eta Muxilen binetak
Komiki hau Gehitu eta Mugen Gainetik erakundeen lankidetzatik sortu da; bi GKE horiek hainbat alderdi lantzen dituzte, adibidez LGTBI pertsonen berdintasun efektiboa eta garapenerako lankidetza, eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatutako proiektu batean dago bilduta, emakume lesbianek Latinoamerikan nahiz Estatu espainiarrean bizi izaten dituzten eguneroko egoerak agerian jartzea. Horretarako 10 egile gonbidatu ditugu (5 latinoamerikar eta 5 espainiar), Latinoamerikako hainbat herritan (Brasil, Peru, Txile eta Argentina), baita gure ingururik hurbilekoena ere (Euskal Herria), emakume lesbiana izateak dakarren egunerokotasuna ezagutzen lagunduko digun istorio bat kontatzeko.
Azpimarratu beharra dago egileek adierazpen-askatasun osoa izan dutela euren lana egiteko garaian, eta istorio bakoitza 3 orrialdetan kontatuta dagoela eta gainerakoekiko independentea dela. Horiek irakurtzen goza dezazula espero dugu.
*Oharra: erdiko orrialdetan egile bakoitzak landutako istorio bakoitzaren sarrera bat aurkituko duzu.
Related posts
Bilatu
Eman izena Gehituren Whatsapp taldean
Gure ekintzen berri izan nahi Whatsapp bidez? Zure mugikorreko kontaktuetan Gehituren zenbakia sartu 607 829 807 eta bidali ALTA hitza eta IZEN-ABIZENAK, hedapen-zerrendan sar zaitzagun. Mezu horiek jasotzeari utzi nahi izan ezkero berriz, bidali BAJA hitza.