Mugen Gainetik eta Gehitu elkarteak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Garapenerako Lankidetzako zuzendaritzaren babesarekin aurrera eramaten ari garen “LGTBI+ kolektiboaren eskubideen alde lan egiten duten Erdialdeko Amerikako eta Euskal Herriko erakundeen arteko koordinazio-espazioak sortu dira. II. fasea” proiektuaren baitan, 2018an argitaratu genuen “Opil eta Muxilen Binetak” komiki-bildumako istoriotxoez osatutako erakuskesta berri bat osatu dugu.

Erakusketaren izena, jatorrizko komikiaren gaztelaniazko izenetik itzulitakoa, Ozeano Atlantikooaren alde bietan erabiltzen ziren bi termino mespretxagarriren elkartzetik dator. Garai batean emakume lesbianak diskriminatzeko balio zuten eta haiek, aldarrikapen gisa, berak egin dituzte.

Emakume lesbianek Amerikan eta Europan egunerokoan bizitzen dituzten egoerak umorez erakusten dituzten hamar istoriotxoekin egindako erakusketa hau 1×2 metroko tamaina duten kartoizko 11 panelez osatuta dago.

Gure asmoa EAEko ahal den kultur-etxe eta liburutegi gehiagotan erakustea da.
Eskatu iezaiguzu informazio gehiago!

Hemen duzu DOSSIERRA eskuragarri.
Eta hemen, jatorrizko ALDIZKARIA formatu elektronikoan