Erraz jarri dizuegu. Ama izatea erabaki badezue, hau aurrera eramateko aukerak eskeini nahi
dizkizuegu. Amatasunera heltzeko gida oso bat.

Lesbiana bikote batek ama izatea erabakitzen duenean beraien esku aukera ezberdinetako mundu bat irekitzen da. Aukera asko eta ezberdinak daude eta askotan ez dakigu egokiena zein den erabaki ezjakintasunagatik.

1) Intseminazio artifiziala ugalkortasun klinikan.
Aukera hau ezagunena eta erabiliena da. Hiri handi gehienetan daude ugalkortasun klinikak. Teknika oso erraza da: emaile anonimo baten hazia kanula baten bidez aluan sartzen da, hau uteroaren lepoan askatuaz obulura erraz irits daitezen. Teknika honek %25eko fidagarritasuna du lehen saiakeran, hurrengoetan proportzio hau handitzen delarik. 4-6 intseminazio saiakera egiten dira. Arrakastarik ez balego teknikaz aldatuko litzateke. Bere prezioa 800-1500 euro bitartean izaten da.

2) Etxeko intseminazioa.
Aukera hau arriskutsuena da. Teorikoki legez kanpo dago. Erregistro zibilak ziurtagiri bat eskatzen dio klinikari honek prozesua legalki aurrera eraman duela ziurtatzeko. Hau ez da erregistro guztietan egiten  Errekurtso handirik ez duenarentzat hau aukera bat izan daiteke.Web orriak daude nun gizonak emaile bolondres moduan agertzen diren. Ez dute emakumeei edo jaio behar den haurrari buruzko daturik eskatzen. Ez dute zertan ere jakin behar prozesua positiboki aurrera eraman denik. Hauetako gizon askok emaile izan dira kliniketan eta lasaitasuna bermatzeko analitikak dituzte beren esku. Aukera hau honetan datza: emakumea emankorra den egun batean geratzen da gizonarekin eta berak sartzen du hazia xiringa luze baten bidez. Prezioa aldakorra da baina saiakera bakoitza 50euro izan daiteke. Legez kanpoko emaile anonimo ugari dago. Batzuk 30euro eskatzen dituzte baina beste batzuk 400euro genetika ona eskeintzen bait dute(edertasuna, adimen koefiziente altua etab). Merkatu beltza handia da.

3) In vitro ernalkuntza.
Intseminazioak funtzionatzen ez badu edo oinarrizko arazoren bat badago, in vitro ernalkuntza erabiltzen da. Teknika honetan obulutegiak eragiten dira 10 edo 20 obulu sor ditzaten bakarraren ordez. Hauek ziztatuaz atera egiten dira laborategian ernalduaz. Ernalduak suertatu direnak 48orduz behatzen dira eta prozesu honetan aurrera jarraitzen dutenak (1 eta 3 artean), haurdun geratuko den emakumean ezartzen dira besteak izozten direlarik etorkizunean egin daitezkeen saiakeretan erabiltzeko. Teknika honetan probabilitatea altuagoa da: %50 eta %80 artekoa, bere prezioa 4000 eta 8000euro bitartean kokatzen delarik.

4) ICSI edo espermatozoideen mikroziztada.
Ospitale eta kliniketan mailarik altuenean dagoen teknika. In vitro ernalkuntzaren oso antzekoa da baina ernalkuntzaren momentuan haziari ez zaio uzten obulua naturalki ernaltzea. Kasu honetan banan banan ernaltzen dira obuluak espermatozoide banakoarekin. Bere izenak adierazten duen bezala mikroziztada bat da nun espermatozoidea aukeratua izan den  eta zuzenean obuluaren zitoplasman sartzen den. Arrakastaren probabilitatea oso altua da zeren obulua eta espermatozoidea beren kalitateagatik aukeratuak izaten dira. Bere prezioa 10000euroren inguruan kokatzen da.
5) Obuluaren dohaintza edo “método ropa”.
Bikotearen obuluen jasotzea da. Haurdun geratuko ez den emakumeari in vitro ernalkuntza egiten zaio eta geroago, haurdunaldia aurrera eramango duen emakumean obulu ernalduak ezartzen dira. Modu honetan, haurra edukiko duen emakumeak beste emakumeak genetikoki sortu duen haurra izango du. Horrela, ama bat biologikoa izango da eta bestea haurdunaldia aurrera eramango duena. Arrakasta portzentaia eta prezioa in vitro ernalkuntzaren berdina da. Gomendatzen da pisu genetikoa emakume gazteenarena izatea.

6) Adopzioa.
Bikoteak adin txikiko bat adoptatzeko bere nahia aditzera ematen dio komunitateari eta ondoren sistema konplexu bat martxan jartzen da bikoteraren ahaltasuna ontzat ematen den arte. Helburu honetara iristeko hainbat ekintza burutzen dira: psikologoekin elkarrizketak, formakuntza ikastaroak egokitasun adierazpena, tramitazioa, atzerrira bidaiak eta administrazio prozesuak. Honi gehitu behar zaio herrialde askotan ez dituztela bikote homosexualak hautagai bezala ontzat hartzen. Prezioa ezberdina da herrialde ezberdin eta haurra eman arteko bidai kopuruen arabera bait dago. Itxaron denbora 2 urtetaraino luza daiteke.

7) Sendi harrera.
Prozesu hau adopzioaren antzekoa da baina haur hauek, nun arazoak dituzten eta desestrukturatutako sendietatik datozen, beren jatorrizko sendiaren bisitak jasotzen jarraituko dute. Orokorrean laguntza psikologikoa behar duten haurrak izaten dira beraientzat egokiak ez diren bizipenak eduki bait dituzte. Harrera hau behin behinekoa edo behin betikoa bezala eska daiteke. Aukera bakoitzak baldintza ezberdinak ditu baina orokorrean biderapena adopzioaren antzekoa da.

8) Gurasotasun partekatua.
Aukera honetan emailea ez da eritzirik gabeko ikusle bat. Emaileak haurraren aitaren papera hartzen du. Lotura bat sortzen da bikotea eta aita biologikoaren artean. Espainian legez kanpo dago 2 ama eta aita bat edukitzea baina aita, ordezkaritzarik gabeko aita bat izan daiteke edo senditik gertuko pertsona bat.

9) Obulu bat beste batekin ernaltzea.
Kasu hau independienteki jorratzea merezi du bere berezitasunagatik. Oraindik garatzen ari den metodo bat da eta ikerkuntza bide ezberdinak irekiak ditu. Y kromosomari loturiko gaixotasunetan erabil daiteke. Ikerlari batzuk diote ezin direla Y kromosomarik gabeko haur osasuntsuak jaio eta 2 emakumeengandik jaiotako haurrak agian etorkizunean edukitzeko lanean jarraitu behar dela.

10) Amatasun subrogatua edo sabel alokairua.

Aukera hau gehiago ikusten da bikote heterosexual edo gizonezko bikote homosexualetan.
Orokorrean emakumezkoak diren bikoteek ez dute aukera honen beharrik bietako utero bat osasuntsua izateko probabilitate handia bait dute. Gainera oso prozesu garestia da, 200000eurotara irits daiteke. Beste prozesuen antzera, hau ere Espainian legez kanpo dago eta Indiara edo EEBBetako zenbait herrialdeetara jo behar da. 2 emakumeen uteroak ez badira gai umekia aurrera eramateko aukera ona da hau. Bietako batek obulua jarriko luke eta persona anonimo batek hazia, haurdunaldia, emakume ezagun batek aurrera eramango lukeelarik. Kontratu bat sinatzen da nun haurdunaldia amaitzean emakume ezagun hau behartuta dagoen amen bikoteari haurra eskeintzea hau jaiotzean, haurrarekin lotura legalik ez duelarik.

Espero degu guzti hau amatasunera iristeko laguntza bat izatea.

AMATASUNERA HELTZEKO 10 AUKERA
Overajosak  argitaratua. Iruzkin 1.
Marta Márquez