Apirilaren 30ean egingo dugu Queer Taldeko laugarren topaketa. Miramar jauregian elkartuko gara, piknik bat egiteko, 18:00etatik aurrera.

Kolaboratiboa eta boluntarioa izango da: jateko edo edateko zizka-mizkaren bat edo esertzeko mantaren bat ekar dezakezu. LGTBIQA+ bandera bat eramango dugu, eta haren ondoan aurkituko gaituzu.

Eguraldi txarra izanez gero, ordu batzuk lehenago abisatuko genuke, Gehituren egoitzan egiteko.