Joan den urriaren 15ean, tailer bat egiteko aukera izan genuen Pitu Aparicioren eskutik. Bertan, espazio seguru, ireki eta dinamiko bat sortzea lortu genuen, sexualitatearekin, sexuarekin, maitasunarekin, LGTBI terminoekin, harremanekin, orientazioekin, identitateekin… lotutako hainbat gairi buruz hitz egin ahal izateko eta hainbat zalantza argitzeko.