Ekainaren 25ean, arratsaldeko 17:30etan, “Herensugea” eta “Tree Ropes” en eskutik, antolatu dugun Shibariaren inguruko hitzaldira joateko aukera izango dugu. Shibaria soka naturalak dituen bondageko arte japoniarra da. Artista bikote honek lau urte baino gehiago daramatza Shibari-a praktikatzen eta ikasten. Hitzaldi honetan, Shibariaren historia azalduko da labur-labur, eta Shibari saio bat zertan datzan azalduko da, eta nola egiten det giro eta praktiko seguru bat sortzeko.

Gaur egun, praktika honek hainbat bide eskaintzen ditu, hala nola diziplina artistiko/performatikoetan, esplorazio sexualean, meditatiboan, autoezagutzan, etab.

Ekainak 25ean Okendo Kultur Etxean ikusiko dugu elkar!

Izen-ematea: info@gehitu.org 943 46 85 16 / 607 829 807