Estatuko Lesbiana, Gay, Trans eta Bisexualen Federazioko kide garen hiru euskal elkarteen izenean – Errespetuz, Gehitu eta Ortzadar LGBT-, “#ExigimosLaIgualdadTrans” kanpainaren barruan ekitaldi bat bututu genuen ekainaren 1ean.
Hainbat ordezkari politikok bandera sinatu zuten eta Eusko Legebiltzarraren kanpoaldean igo zuten, transen eskubideen berdintasuna eskatzeko.
Gaur egun, trans pertsonek beren generoa autodeterminatzeko duten eskubidearen onarpena auzitan jartzen ari da. Gai hori, gure Herrian, dagokigun eskuduntza-esparruaren barruan, onartuta dago 2019az geroztik, 9/2019 legea, ekainaren 27koa, transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzkoa aldatzekoak egindako hirugarren artikuluaren aldaketaren ondorioz. Alabaina, erreibindikatzen jarraitzea beharrezkoa da, hura Errolda Zibilean ere jaso dadin.
“#ExigimosLaIgualdadTrans” lema pean abian jarri dugun kanpaina Kanarietan hasi zen joan den martxoaren 23an, eta trans pertsonen eskubideak eztabaidaren muinean jartzea du xede. Egun horretatik datorren ekainera arte, trans bandera Autonomia-Erkidego guztietatik pasako da Madrilera iritsi arte, non Diputatuen Kongresuaren aurrean ekitaldi bat egingo baita, urteroko Estatu-mailako Manifestazioa dela-eta. Egiten ari den ibilaldian, Parlamentu autonomiko, Udal, Kabildo eta abarretako arduradun politiko gorenek egin diote harrera banderari.
Related posts
Bilatu
Eman izena Gehituren Whatsapp taldean
Gure ekintzen berri izan nahi Whatsapp bidez? Zure mugikorreko kontaktuetan Gehituren zenbakia sartu 607 829 807 eta bidali ALTA hitza eta IZEN-ABIZENAK, hedapen-zerrendan sar zaitzagun. Mezu horiek jasotzeari utzi nahi izan ezkero berriz, bidali BAJA hitza.