Aurten ere Udako STIen prebentzio kanpainarekin topera gatoz eta jada hasi gara gure STIen prebentzio kit-ak banatzen Euskadiko jaietan eta hainbat ekitaldietan.
Hauek guztiz doakoak dira eta barruan zakileko kondoi bat eta lubrikante pakete bat dakarte, gainera, inguruan duten flyer-rean STIen eta hauen prebentziorako informazioa dago. Adibidez, ba al zenekien zer den POSTa (Profilaxis post exposición)? Pilula bat da, osasun zentroetako larrialdi zerbitsuetan aurki dezakezu eta sexu arrisku praktikak izanez gero lehenengo 72 ordutan hartzen baduzu GIBa izatea sahiestu dezakezu, interesgarria, ezta?
Prebentzio material hauek hurrengo jaietan utzi ditugu eta zerrenda eguneratzen joango gara:
- Beasain, Loinatz jaiak (Maiatzaren 31).
- Leioa, San Juan (Ekaianaren 14).
- Eibar, San Juan (Ekainaren 23).
- Pasaia
- Tolosa
- Hernani
- Sestao
- Lasarte, San Pedro (Ekainaren 29).
- Zumaia,
- Irun, San Marcial (Ekainaren 30).
- Barakaldo, Cármenes (Uztailak 12).
- Gros (Donostia), Zipotz jaiak (Uztailak 18).
- Errenteria, Magdalenak (Uztailak 14).
- Ermua, Santixauak (Uztaialk 24).
- Azpeitia, San Ignazio de Loiola (Uztailak 31).´
- Donostiako Aste Nagusia (Abuztuak 10).
- Bilboko Aste Nagusia (Abuztuaren 17).
Eta urtero bezala gure Puntu Getan ere banatzen jarraitu dugu:
Dena dela, sexu praktika guztiak ez dira arriskutsuak, hauen adibide batzuk pasaden urtean grabatutako DIS-FRUTA-TU spotean ikusi ahal dituzue, beraz, ARRISKU GABEKO PLAZERA SENTITZERA AUSARTU ZAITEZ, DIS-FRUTA-TZERA AUSARTU ZAITEZ!
Related posts
Bilatu
Eman izena Gehituren Whatsapp taldean
Gure ekintzen berri izan nahi Whatsapp bidez? Zure mugikorreko kontaktuetan Gehituren zenbakia sartu 607 829 807 eta bidali ALTA hitza eta IZEN-ABIZENAK, hedapen-zerrendan sar zaitzagun. Mezu horiek jasotzeari utzi nahi izan ezkero berriz, bidali BAJA hitza.